XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landare zuzen eta mardula txikitan, zugaitz bikaña geroko urtetan.

Gurutzeko Jesus, buru-biotzetan

Aureli andreak, Jema'ren amak, etzizkion erakutsi alabatxoari santuenganako eraspen edo debozio asko; Gurutzeko Jesus'enganako maitasuna, berriz, biotz-barruan josita, ezarrita, utzi zion.

Bai, oso goiztar, ezaguerako urteetara bezin laister, ez gurutzeari begiratzen bakarrik, santutasun-mami gozoa ateratzen ere erakutsia zeukan, Galbario'ko lore ta aingeru izan bear zuan aingeru au.

Bederatzi urterekin lenengo aldiz gure Jauna artu zuanean, egun aundi ta oroigarri artarako bere anima alik eta ondoen gertatzeko, ba-dakigu zer zuan gogokoena: Jesus maiteak gugatik eramandako neke-oñazeak aipatzea.

Ikastetxe edo eskolako ume guztien artean zintzoena ta ikastunena zalako, sariren bat eman nai ziotenean, geien nai izaten zuana ere, mojaerakuslearen ezpañetatik Jesukristo'ren Nekaldi edo Pasioaren azalpena entzutea izan oi-zan.

Geroagoko urteetan ere Jesus'en Neke-oñazeak izango dira gazte onen animaren ausnarketa ta janaririk gozoena.

Otoitz-gai auetan jardun ez jardun, etzuan ajola berdiñeko gauza, gai beartua baizik.